Zerbitzuak
Kableatuan eta konexioetan espezializatutako Meco (Zamudio, Euskal Autonomia Erkidegoa) eta Cayata (Getafe, Madril) enpresen bitartez Grupo Empresarial Larrión taldeak aplikazio-mota guztietarako kableatuak diseinatu, fabrikatu eta muntatzen ditu. Hiru enpresen artean 7.300 m2 baino gehiagoko azalera osatzen dute eta hiruren arteko osagarritasunak aukera ematen du industria-zerbitzuen katalogo oso zabala eskaintzeko, edozein kableatu-mota manipulatzeko eta eratzeko gaitasunarekin, bere azken aplikazioa, neurriak edo zehaztapen teknikoak kontuan izan gabe.
Gure produktuak ingurumena errespetatuko dutela bermatzen dugu, gure jarduera guztian jasangarritasunaren aldeko apustua eginez. Horrez gain, gure sektoreko produkzio-baliabide aurreratuenak erabiltzen ditugu eta gure profesionalen goi mailako trebakuntzan bermatzen gara, lehiakortasun-, malgutasun-eta kalitate-maila handiko produktuak eta prozesuak lortuz.
Azken puntu hori modu berezian zaintzen dugu Cayata enpresako laborategian egiten diren kontrol-prozesuan eta saiakuntzetan.